image-1089441-IMG_2139_(2)-c20ad.w640.jpeg
1991. urtean sartu ginen abentura honetan. Lehenengo Angeli liburudenda hartu genuen eta beranduago, 1993. urtean Garazi Liburudenda sortu genuen. Ordutik, 25 urte baino gehiago daramatzagu Antigua auzoari ahalik eta zerbitzu hoberena eskaintzeko lanean. 

Gure intentzioa gure bezeroak gustora sentitzeko giro atsegina eta familiartekoa sortzea da eta ahal dugun heinean lagundu ahal izatea.

Gure fondoan ondorengoak aurkitu ahal izango dituzue eta bilatzen ari zarena dendan ez badugu, gure esku dagoen guztiak egingo dugu aurkitzeko:
  • Aldizkariak, gai guztietakoak.
  • Prentsa. Tokikoa, probintziala, nazionala, estatu mailakoa eta internazionala.
  • Paper-denda. Eskola materiala, idazkera artikuluak, agendak, egutegiak, ofizina artikuluak, etab.
  • Liburuak. Euskaraz zein gazteleraz. Azken nobedadeak, bestelako literatura, institutu eta ikastoletarako gomendatutako irakurketak, haurrentzako ipuinak, haur eta gazte literatura, etab.
  • Testuliburuak. Ekaina erdialdetik aurrera zure testuliburuak eskatu ditzakezu. Utzi zure liburu zerrenda eta ez kezkatu, gu arduratuko gara zure liburu guztiak lortzeaz eta zerrenda osatzean zu abisatzeaz.  

​​​​​​​Gainera, online denda ere badugu, non liburudenda zein paper-dendako artikuluak aurkituko dituzun. Ez baduzu bilatzen ari zarena online aurkitzen edota eskaera berezirik egin nahi baduzu idatziguzu hemen.​​​​​​​
ORDUTEGIA: (Behin-behinekoa)
Astelehen-Ostiral
08:00-13:30 eta 16:30-20:00
Larunbat-Igande
08:00-13:30

NON GAUDE:
Matia kalea 44
Antigua - Donostia
20008 Gipuzkoa​​​​​​​

INFORMAZIOA:
garazi@garaziliburudenda.com
943217283